Bafi

24
Ira
14:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
ehu (Ignazio MºBarriola Zentroa)
Doako emanaldia

Irailaren 24an Bafi zuzenean ariko da ‘etxeko loturak’ diskoa aurkezten EHUko Ignazio MºBarriola Zentroan.

Bafi

BAFI egitasmoa Adrian Perez-ek, “Bafi”-k, abiatu zuen 2025ean, bere lehengusua den Unai Pelayo “Pelax” musikariak oparitutako grabaketa-mahai xume batekin. Bere seme-alabekin jolas moduan hasi zena, denborarekin diska izaera hartu du, Etxeko loturak izenburua duen lanarekin. Diska Egiako Tolare estudioan grabatua izan da 2025eko udazkenean. Oraindik ere grabaketa xume eta gordinak badira ere, bertan rock akustiko eta melodikoak uztartzen dira hitz landu eta sakonekin. Era berean, disko honen ekoizle izan den Unai Pelayo-ren moladaketak nabariak dira. Nahasketa eta masterra berriz, Beñat Antsustegik burutu ditu. Bakarkako proiektu hau norberari buruzko gogoeta bat da, azken boladan topaturiko bizipenekin lotua. Etxean eta etxekoentzat sortua.

Bilaketa metodo berriak