Bad Sound System
Lesakako San Fermin jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. Txosnagunean zein herriko plazan kontertuak izango dira gure gozamenerako.
2003.urtean Irun (Gipuzkoa) herrian sortutako musika taldea da Bad Sound. Reggae, Dancehall eta Ragga estiloak biltzen dituen musika egitasmoak urteak daramatza Euskal Herriko eszenatoki ezberdinak alaitzen eta aztoratzen. Selektah Stepi (DJ) eta Kenitra (MC) dira egun Bad Sound taldeko kideak, eta urte hauetan guztietan ehundaka (milatik gora akaso…) emanaldi eskaini dituzte. Euskal reggae eszenako beteranoak dira, eta erreferente izan dira gerora etorri diren gazte belaunaldi askorentzat. Taldearen estudioko azken diskoak 2018 urtean ikusi zuen argia ‘Birsortzen’ izenean.
LESAKA – SANFERMIN JAIAK 2026 – KONTZERTUAK
UZTAILAK 6 ASTELEHENA
23.00 Jon Koldo Gudariak + Zilibito Records – Plazan
UZTAILAK 7 ASTEARTEA
Zezensuzkoaren ondotik Rockalean – Plazatik
UZTAILAK 8 ASTEZKENA
20:30 Zutik elektrotxaranga – Zialdotik
00:00 Trikidantz – Plazan
UZTAILAK 9 OSTEGUNA
20:00 Me Vale Madre – Plazan
22:30 Petti + Hago Silik – Txoznan
UZTAILAK 10 OSTIRALA
22.30 Dj Infernu – Txoznan
23:00 Bad Sound System – Plazan
UZTAILAK 11 IGANDEA
18:00 Anuk eta Elene – Txoznan
19:00 Elutxa Txaranga- Txoznan
21:00 Berakatz- Txoznan
23:00 Dj Aiakate- Txoznan
23:00 Gaixoa ni! Plazan
00:00 Dj Fifi ta fefa Plazan