Asgarth + Oilar Beltzak + Zurrunbilo fest
Añorgako festen baitan izango den kontzertua. Heavy rocka, rantxerak eta zirimola gaua! Bertan etxeko taldea, Asgarthek ,udako kontzertu bakarra emango du!
1997an Añorgan sortutako heavy taldea izan zen Asgarth. ‘Jainkoen egoitza’ izan zen beraien lehen lana, eta 1999an atera zuten. 2000. urtean ‘Etorkizunaren sustraia’ plazaratu eta ‘III’ kaleratu zuten 2002an. IZ eta Gor euskal diskoetxeekin aritu ostean, kanpora jo zuten, eta ‘Garraisia’ lana 2005ean plazaratu zuten, EDG Music diskoetxearekin. Baina handik gutxira, taldeetan ohikoak diren gorabeherak gorabehera, uztea erabaki zuten. Eta Añorgan bertan eskaini zuten azken kontzertua. Ez da kasualitatea ezagutzera eman zituen inguruan bertan berragertu nahi izatea orain. Añorgarrak nortasun handikoak dira. 2022 honetan taldea berpiztu eta formazio berriaz agertzen da taula gainera. Asgarth bizirik da!