Arima

26
Ira
20:30
GERNIKA-LUMO (BIZKAIA)
Kult Parnasoa
Sarrera 8 euro

Irailaren 26 arrats gauean Arima taldea zuzenean ariko da Kult Parnasoa aretoan. Emanaldia 20.30etan hasiko da.

Arima

Distortsioaren haritik tiraka sortu zen 2018. urtean Arima taldea. Paule Bilbaoren ekimen musikala izan zen, bakarka hasi zen gaur egun ahotsaz eta gitarraz arduratzen dena, baina berehala hirukote moduan. Musikalki rock giroetan dator honako proposamena, shoegaze bezalako eremuetan murgilduz ere. Letragile aparta bezain iluna da Paule, nortasun berezikoa, eta giro eta iluntasun apartak idazten eta sortzen dituenak bere kantuetan. Arimaren estudioko azken diskoak ‘Ez dago amor’ izena darama eta Bonberenea Ekintzak eta Aloud music zigiluaren elkarlanaz ikusi du argia.

DISKOGRAFIA
📀 Metamorphosis [2019] 📀 Biluztasunez Jantzita [2021] 📀 Beldurrez Beste Egitean [2023] 📀 Ez dago amor [2025]

Kokapena
Kult Parnasoa
https://www.instagram.com/kultparnasoa/
Bilaketa metodo berriak