Amorante + Kulata
Hil da Laboa kolektiboak antolaturik kontzertu antikomertziala egingo da azaroaren 8an. 12.00etatik aurrera Amorante (argazkian) eta Kulata zuzenean ariko dira Zuiako Gaztetxean.
Amorante, Iban Urizar (Elgoibar 1975) musikariaren proiektua da. 2014tik han hemenka dabil emanaldiak ematen eta musika sortzen. Herritik ateratzen den musika erabiltzen du helduleku bezala, errotik ateratzen ditu musika ezberdinen sustraiak gero erraietatik kantatu ahal izateko. Herritik, errotik eta erraietatik sortzen da amoranteren musika. Amorantek tronpeta jo dezake dena beltzez margotzeko, kopla bat autotunearekin abestu dezake osabaren ispiritua inbokatzeko, elektronikaz busti dezake aspaldi ahaztutako hitzak gogoratzeko. Bere musikaren jatorria urruneko oiartzunek dakarte, baina gaur egungo haizea darabil bere buru, eztarri eta ezpainetan. Emanaldi honetan Forbidden Colours diskoetxe bizkaitarraren babesean argitartu duen ‘Bat edo hiru’ diskoa aurkeztuko du ‘one man band’ formatuko emanaldian.
Palatu Kalea