ALGUILLO ETA ALKIMISTAK
Abuztuaren 24 arratsean Alguillo eta Alkimistak zuzenean ariko dira Elgoibar herriko Kalegoen plazan. Emanaldia 20.00etan hasiko da.
ALGUILLO ETA ALKIMISTAK
“Hamaika istorio eta bat gehiago”** euskarazko rock kontzertua da, Alguillo eta Alkimistak taldearen kantu propioen bidez istorio, emozio eta aldarrikapen desberdinak partekatzen dituena. Zuzeneko hurbil eta bizia da, kontakizunak, presentzia eszenikoak eta eragin latinoko rocka uztartzen dituena, publikoarekin lotura berezia sortzeko. Tartean, Koska, orain 50 urte rock disko bat euskaraz argitaratu zuen lehen taldeetako bati omenaldia eginez.