Alarma Morea

16
Urr
20:00
DEBA (GIPUZKOA)
Debako Kultur Elkartea
Sarrera 5 euro

Urriaren 16an Alarma Morea Debako Kultur Elkartean ariko da zuzenean. Emanaldia 20.00etan hasiko da eta sarrerak 5 eurotako balioa izango du.

Alarma Morea

2019 urtean Zumarragan sortzen den musika egitasmoa da Alarma Morea. Musikalki erritmo dantzagarrietan sakontzen dute eta bide horretan euskaraz egindako rumba edo flamenkoa dira taldearen zutabe nagusiak. Kantu propio eta kantuen moldaketekin osatzen dute zuzeneko kantu zerrenda, eta, emakumearen borroka eta ahalduntzea dute xede, horretarako letrak eta melodiak erabiliz, konzientziak landu eta espazioak berreskuratzeko helburuarekin. Uxue Plagaro (ahotsa, kajoia eta perkusioa), Ainhoa Plagaro (gitarra eta ahotsa), Amets Albisu (dantza eta perkusioa) eta Nuria Culla (baxua) dira egun Alarma Morea.

Kokapena
Debako Kultur Elkartea
Debako Kultur Elkartea
J.M. Ostolaza, 12
Deba (Gipuzkoa)
https://www.instagram.com/debakokulturelkartea/
Bilaketa metodo berriak