Aiert + Maskak + Ziraun
Azaroaren 21 arrats gauean Maskak, Ziraun eta Aiert zuzenean ariko dira Verduri Hall Oñatiko Gaztelekua. Emanaldia 19.00etan hasiko da.
Lapurdi eta Nafarroa Behereko musikariez osatua dator Maskak taldea. 2024ko apirilean kaleratu zuen debuteko diskoa ‘Buruz buru’ izenpean, eta geroztik ez dira agertokietatik jaitsi. Emanaldi piloa eskaini dituzte lehen diskoarekin, musikalki pop-rock giroetan datorren proposamena aurkeztuz. 2026 martxoak taldearen bigarren diskoak ikusi du argia ‘Ziklikoa’ izenpean, eta lan berria kalean, kontzertu biran murgilduko da banda. Patxi Cazenave, Betti Albor, Thomas Saragueta eta Battit Etchart dira taldeko kideak
DISKOGRAFIA
📀 Buruz buru [2024] 📀 Ziklikoa [2026]
Ziraun Gernika-Lumoko rock talde berria da. Formazioa Nerea Rute (ahotsa), Ibon Bilbao (Gitarra), Asier Morales (Gitarra), Mikel Conde (Baxua) eta Pello Arriolak (bateria) osatzen dute, taldekide gazteak baina musika munduan murgildutakoak. Taldea 2022an sortu zen eta 2023an bere lehen single-a argitaratu du, “Bizitza Baten Zirriborroa”. Boskote honek rock iluna melodia itsaskorrekin konbinatzen ditu, euskarazko kantuak sortuz. Haien lehen lanak erantzun bikaina jaso du eta orain oholtzetara igo dira, kontzertuz beteriko udaberri-udako bira batean murgildurik.
Aiert hemeretzi urteko euskal gazte sortzailea da. Pop elektronikoan aurkitu du bere burua; elektropop intimistan koka dezakegu proiektu artistikoarekin: soinu bortitz eta biluzien artean. Erresistentziatik idazten du, musika eta artea espresio politikoo gisa ulertzen dituelarik. ‘Somateka’ diskoa modu digitalean eta CD formatuan kaleratzen da, eta bertan zortzi kantu biltzen dira.
Foruen Enparantza Plaza, 4
20560 Oñati