Ezta ilen + Nize

18
Abn
21:30
ZUIA (ARABA)
zuiako gaztetxea
Sarrera borondatearen truke

Hil da Laboa kolektiboaren hirugarren denboraldia martxan da, kontzertu antikomertzialak antolatuz Zuiako gaztetxean. Abenduaren 18an Ezta Ilen (argazkian) eta Nize ariko dira zuzenean.

Nize

Andrea Plaza (gitarra eta ahots nagusia), Niko Bortolini (baxua) eta Intza Arakistain (bateria eta ahotsa) dira Nize. Bilbon dute entsegu lokala eta bertan sortu dituzte orain artean kaleratu dituzten kantu denak. Arte Ederretako fakultatean jaio zen taldea, bertan elkar ezagutu baitziren taldekideak, eta taldearen estetikan eta iruditegian nabari da hori. Debuteko diskoari esker kontzertu ugari eskaini zituzten Euskal Herrian zehar, eta 2022ko urrian ikusi zuen taldearen bigarrena lana den โ€˜Zu Lo Hanโ€™ EP-a. 2024 urtea amaieran kaleratzen dute estudioko azken emaitza. Musikalki, rock erritmoetan dator taldea, haratago doazen giro ilunetan barneratuz.

DISKOGRAFIA
๐Ÿ“€ Ezin [2020] ๐Ÿ“€ Zu Lo Han [2022] ๐Ÿ“€ Gaur ez naiz [2024]

Ezta Ilen

2020 urtean Zaldibar (Bizkaia) herrian hiruko moduan sortzen da Ezta Ilen banda. Musika bidean bi disko kaleratu dituzte: 2023 urtean taldearen debutekoak ikusi zuen argia, eta 2026an, berriz, estudioko bigarren emaitzak, 10 kantuz osaturiko lan luzea. Rockak, Hardcoreak eta punkak bat egiten dute taldearen doinuetan eta iluntasuna nabaria da hirukoaren doinuetan. Lehen diskotik bigarrenera izandako garapena argia da, taldea beste eremu batzuetara eraman baititu bere doainuak, beti ere, hasierako sustraiak galdu gabe. Aritz Aranburu ‘Tarran’ (ahotsa eta baxua), Ander San Martin (gitarra) eta Sergio Devesa (bateria) dira Ezta Ilen.

DISKOGRAFIA
๐Ÿ“€ย  Ezta Ilen (2023) ๐Ÿ“€ย Oroituko gara, biharko egunez (2026)

Kokapena
Zuiako Gaztetxea
Zuiako Gaztetxea
Palatu Kalea
https://www.instagram.com/zuiakogazteasanblada/
Bilaketa metodo berriak