Kuartz + Cobra

07
Aza
21:00
ERRENTERIA/ORERETA (GIPUZKOA)
Niessen
Sarrera 12 euro
Cobra

Cobra talde beterenoa da gurean, eta dagoeneko diskografia oparoa osatu du ia hogei urteko musika bidean. Taldearen azken emaitza ‘Henko’ izeneko diskoa da, eta taldearen estudioko bosgarren emaitza da honakoa. Nagusiki rock musika lantzen du taldeak, bere koketeleran, stonerra edo metala bezalako eraginak ere barneratuz. Egun Josu Luengo (gitarra), Haritz Lete (ahotsa), Sergio G. Rebollo (bateria) eta Iñigo Ibarrondo (baxua) dira Cobra, azken biak Ekain Elortza eta David Gonzalez ordezkatuz.

DISKOGRAFIA
📀 The Strong Arm of Rock  [2007] 📀 Triller! [2011] 📀 Riffyard [2016] 📀 Fyre [2020] 📀 Henko [2025]

Kuartz

Nafarroa Behereko Bastida herrian dute entsegu lokala Kuartz taldeko Ibes Mongaburu (gitarra eta ahotsa) eta Oihan Delavigne (bateria) musikariek. 2016 urtetik daude martxan, eta dagoeneko bi disko kaleratu dituzte. Debuteko diskoa 2018 urtean ikusi zuen argia urtebete geroago iritsi zen iraupen luzeko bigarrena. Lehen diskoa kolore ilunekoa zen. Bigarrenean zuria nagusi. Musikalki rock eta blues giroak jorratzen dituzte bateria eta gitarra soilik erabiliz.

Kokapena
Niessen Kulturgunea
Niessen Aretoa
Alfonso XI Kalea, 10
20100 Errenteria
https://kultura.errenteria.eus/
Niessen Kulturgunea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak