iiingles
13
Aza
21:00
BERA (NAFARROA)
Kataku ostatua
Doako emanaldia
Azaroaren 13an iiingles taldea zuzenean ariko da Bera herriko Kataku ostatuan. Emanaldia 21.00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da.
iiingles
iiingles taldearen ibilbidea Psilocybenea elkartean hasi zen 2020an instrumentuak ia hutsetik jotzen ikasiz. Historikoki maskulinizatua egon diren espazioak okupatu, eraldatu eta eredu feminista eta bizigarriagoak sortzea du helburu taldeak. ‘Erraietakoa’ diskoa, taldearen lehen auto-ekoizpen lana da, IƱigo Irazokirekin Atala estudioan grabatua. Barruak mugitzen dizkieten zauri, haserre eta argi-ilunak kanporatu eta kapsulatzeko ahalegina da honako lana. Sortze prozesu intuitibo zein anarkiko baten ostean, pop eta rock soinuak nahasten dituen sei abestiko bilduma da.
DISKOGRAFIA
‘Erraietakoa’
Kokapena
Kataku Ostatua