Txalainak
14
Aza
21:30
EA (BIZKAIA)
Natxituko bolatokian
Doako emanaldia
Azaroaren 14 gauean Txakainak taldea Natxituko bolatokian ariko da zuzenean. Emanaldia 21.30etan hasiko da.
Txalainak
Hertzainak taldearen kantuak modu akustikoan jotzen dituen hiruko egitasmoa da honakoa, jatorrizko kantuak modu biluziago batean eskeiniz. Euskaraz egindako rocka ulertzeko ezinbesteko banda izan da hertzainak, eta gerora etorri diren talde askoren erreferentzia. Txalainak taldea Bilboko Errekalde auzotik dator, Juanra Calabaza eta Manolo Villabrille (gitarrak eta ahotsak) eta David Tobal (perkusioa) dira taldeko kideak. Txalainak taldearen kantu zerrendan ez dira falta ‘Eh, TXo’, ‘Pakean Utzi arte’, ‘Aitormena’, ‘Hau dena aldatu nahi nuke’, ‘Amets prefabrikatuak’ edota ‘Ta zer ez da berdin’ bezalako klasikoak.