Txalainak

13
Aza
20:30
BERMEO (BIZKAIA)
San Martin, Karpan
Doako emanaldia

Azaroaren 13 gauean Txakainak taldea Bermeon ariko da zuzenean. Emanaldia 20.30etan hasiko da eta kontzertua San Martineko jaien egitarauaren barruan kokatzen da.

Txalainak

Hertzainak taldearen kantuak modu akustikoan jotzen dituen hiruko egitasmoa da honakoa, jatorrizko kantuak modu biluziago batean eskeiniz. Euskaraz egindako rocka ulertzeko ezinbesteko banda izan da hertzainak, eta gerora etorri diren talde askoren erreferentzia. Txalainak taldea Bilboko Errekalde auzotik dator, Juanra Calabaza eta Manolo Villabrille (gitarrak eta ahotsak) eta David Tobal (perkusioa) dira taldeko kideak. Txalainak taldearen kantu zerrendan ez dira falta ‘Eh, TXo’, ‘Pakean Utzi arte’, ‘Aitormena’, ‘Hau dena aldatu nahi nuke’, ‘Amets prefabrikatuak’ edota ‘Ta zer ez da berdin’ bezalako klasikoak.

Bilaketa metodo berriak