Nokono + Lagumen

08
Aza
11:00
ERRENTERIA/ORERETA (GIPUZKOA)
Gabierrotako gasolindegiko estenatokia
Doako emanaldia

Nokono abeslariak Aita Mari ontziaren aldeko jaialdian parte hartuko du, igandea azaroak 8, goizeko 11:00tan kontzertua emanez, Errenteriako Gabierrota auzoko Gasolindegian jarriko den estenatokian. Ondoren Lagumen-ek joko du eta Euskal parrila egongo da.

Nokono

Gitarra akustikoa eta ahotsa. Horiek dira Nokono musikariaren lanabes bakarrak. 2019 urtean ekin zion jendeaurrean jotzeari, eta bidean dagoeneko kontzertu dexente egina ditu taberna, gaztetxe, kale kantoi eta leku txikietan. Ohikoan soinu ekipo gabe jotzen du, modu desentxufatuan anpli txiki bat lagun. 2023an ‘Soroko lore eder lirainena’ diskoan batu ditu zituen lehen kantuak, eta 2024 plazaratu du bigarren lana den ‘Pozarren’. Zuzenean bi diskoetako kantuak jotzen ditu, zenbait bertsioekin batera.

DISKOGRAFIA
📀 Soroko lore eder lirainena (2023) 📀 Pozarren (2024)

Bilaketa metodo berriak