LORATU QUARTET

13
Aza
19:00
BILBO (BIZKAIA)
Bertendona Institutua
sARRERA 5 euro

Azaroaren 13an Loratu Quartet taldea zuzenean ariko da Bilboko Bertendona Institutuan. Emanaldia 19.00etan hasiko da. Emanaldia Mila Musika Haria zikloaren barnean kokatzen da.

Loratu Quartet
Talde honek Iruñeko inguruneko lau emakume musikari gazteren talentua eta energia biltzen ditu. Bakoitzak orkestra zein irakaskuntza alorrean ibilbide propio eta sendoa izanik, harizko laukotearen adierazpen-aukerak arakatzeko elkartu dira. Euren proposamenak sendotasun teknikoa eta ganbera-musikaren ikuspegi berritua uztartzen ditu, publikoarekiko gertutasuna azpimarratuz.

TALDEA
Ainhoa Bandres, biolontxeloa
Amaya Arboníes, biolina /
Sara Sotes, biolina
Irati Pagola, biola

Bilaketa metodo berriak