HABI + ETXEKALTE

06
Aza
20:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
DABADABA ARETOA
Sarrera: Aurrez 12 euro. Egunean bertan 14 euro
Etxekalte

Etxekalte taldea 2015 uretan sortzen da Bermeon, eta egun Unai Irisarri (ahotsa/gitarra), Aritz Lertxundi (baxua), Iker Etxebarria (bateria) eta Iñaki Olondok (ahotsa/gitarra) osatzen dute. Ukitu amerikarreko rock doinuak jorratzen dituzte eta 2019. urtean ‘Gure Hizkeran’ (Autoekoiztua) izeneko beraien lehen lana kaleratu zuten. 2020. urtean aldiz, Billabonako Habi taldearekin batera ‘Arimak Denboran’ (Elkar, 2021) izena duen eta bi kantu barnebiltzen dituen lana kaleratu zuen bandak. 2022 urtean ‘Nor da Norbera?’ diskoa kaleratu zuten Elkar diskoetxearen babesean, eta 2026 honetan ikusten du argia estudioko azken lanak, hamabi kantuz osatua datorren ‘Ez hil inoiz’ diskoa.

DISKOGRAFIA
📀 ‘Gure Hizkeran’ [2019] 📀 ‘Arimak Denboran’ [2021] 📀 ‘Nor da Norbera?’ [2022] 📀 ‘Ez hil inoiz’ [2026]

Habi

Rock musika jorratzen duen Habi villabonar bikoteak 2018. urtean hasi zuen bere ibilbidea. Aurrez beste talde batzuetan aritutako Yerai Gascon (ahotsa, gitarra) eta Jon Ander Artolak (bateria) osaturiko taldeak 2019an argitaratu zuen lehen lana, ‘Loratu’ (Egilea Editore), baina ‘Koloreak’ (Elkar) bigarren diskoarekin euren musika gehiago zabaltzea eta kritika onak jasotzea ekarri zien. Rock melodiko baina indartsua egiten dute biko formatuan, eta zuzenekoetan indar hori transmititzen dute. 2022an lau kantuz osaturiko ‘Helmuga’ (Elkar diskoetxea) diskoa kaleratu zuen biko bandak eta 2023ko azaroan ikusiko du argia taldearen lan berriena:’Ohartu’.

DISKOGRAFIA
📀 Loratu [2019] 📀 Koloreak [2020] 📀 Helmuga [2022] 📀 Ohartu [2022]

Kokapena
DABADABA
Mundaitz Kalea, 8, 20012 Donostia, Gipuzkoa
https://dabadabass.com/
DABADABA(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak