OSPEL + DAÑO DOLOR
Abenduaren 12an Ospel eta Daño Dolor zuzenean ariko dira Antixena gaztetxean Burrunda faktoriaren egitarauaren barnean.
OSPEL
Mikel Arregik, Unai Letek, Jagoba Martinek eta Mikel Markok osatzen dute Ospel taldea. Herriko semeek hamar kantuz osatutako estreinuko diskoa aurkeztuko digute Antixeneko oholtzan. Doinu astun eta melodikoak gustuko badituzue, aukera paregabea izango duzue gaztetxean halakoez gozatzeko.
DAÑO DOLOR
Gasteiztik datoz, eta Vibora eta Ni Hil taldeetako kideak dituzte oholtzan. Daño Dolor taldeak noise, sludge eta hardcorea nahasten ditu, distortsioak, tentsioak eta amorru existentzialak markatutako proposamen batean. Haien estreinako lanak, “Narcisista”k (2024), lau piezatan biltzen du emozio hauek «Culpa», «Duelo», «Lluvia» eta «Duda».
Daño Dolor ez dator zauriak sendatzera, hatzak haietan sartzera baizik, deskarga labur, zuzen eta anestesiarik gabekoan.