Spiruline + kuma no motor

29
Urr
19:30
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
Xirimiri elkartea
Sarrera 5 euro

Gure Lasarte Zikinak kolektiboak kontzertu berri bat antolatu du urriaren 29rako. 19.30etatik aurrera Spiruline eta Kuma No Motor (argazkian) arkiko dira zuzenean.

SPIRULINE
Paristik datorren punk hardcore eta metalcore taldea da. Amorruz eta oihuz betetako zuzeneko punkia, izaera feminista, antifaxista eta antikapitalista garbiekin.

Kuma No Motor

Baionako hirukoteak eskola zaharreko hardcore-punk musika jotzen du. Ziztu bizian, ozen, apenas bi minutuko kantuak bat bestearen ondotik jotzen dituzte, zuzeneko bizian.. Estatu Batuetako 1980ko hamarkadako hardcorea, Suediako d-beat musika, edo metal zertzeladek bat egiten dute taldearen doinuetan. Berriki ‘Baiona Zikina’ lana kaleratu dute, taldearen entsegu lokalean grabaturiko lan azkar eta zikina. Mattin (bateria), Iban (baxua eta ahotsa) eta Txomin (gitarra eta ahotsa) dira Kuma No Motor.

DISKOGRAFIA
📀 Kuma no Motor [2012] 📀 Panoptikoan [2015] 📀 Baiona Zikina [2023]

Bilaketa metodo berriak