CORAZÓN OXIDADO (FITO & FITIPALDIS TRIBUTUA) + NAFARROA 1512 + NAXKER

24
Urr
22:30
MALLABIA (BIZKAIA)
Parkea
Doako emanaldia

Mallabiko 2026ko Urriko Jaien barne kontzertuak izango dira Urriaren 24ean. 22.30etatik aurrera Corazon Oxidado, Nafarroa 1512 eta Naxker ariko dira zuzenean. Kontzertu guztiak doakoak izango dira, eta herriko parkean egingo dira, estalitako karpan.

Nafarroa 1512

Nafarroa 1512 taldea Sakana bailarako Arbizu herrian sortu zen 2010 urtean. Musikalki street punk doinuetan sakontzen du bandak, eta hamabost urteko ibilbidean estudioko lau disko plazaratu dituzte, zenbait kantu suelto sarean zintzilikatzearekin batera. Taldean formazioa aldaketak izan dituzten arren, tinko eutsi diote haserako norabideari.

DISKOGRAFIA
📀 Fronte berria (2016) 📀 Garraxarik Sakonena (2019) 📀 Iraungo du (2020) 📀 Askatasun Haizea (2023)

Naxker

Naxker taldea 2022 urtean sortzen da Nafarroako Atarrabia herrian. Musikalki pop eta punk-rock estiloen nahasketa aurkezten dute eta hau oinarri izanda  sortzen dituzte kantuak. 2024ko irailan haien lehenengo diska plazaratu zuten ‘Matxenia II’ izenpean, Josu Erviti soinu teknikariaren gidaritzapean grabatua. 2025 honetan ikusiko du argia taldearen EP berriak, ‘Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?’ izeneko lana, bost kantuz osaturiko grabaketa.

DISKOGRAFIA
📀 ‘Matxenia II’ [2024] 📀  ‘Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?’ [2025]

Bilaketa metodo berriak