JOHN DEALER AND THE COCONUTS + STUPID FUKING PEOPLE

24
Urr
19:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Le Bukowski
Sarrera: 10 euro

urriaren 24 arratsean John Dealer and the Coconuts (argazkian) eta Stupid Fuking People taldeak zuzenean ariko dira Le Bukowskiaretoan. Emanaldia 19.00etan hasiko da.

John Dealer & The Coconuts

Legazpiako rock taldea da John Dealer & The Coconuts. Iñaki Ormazabal (Bateria), Andoni Dominguez (Baxua), Noel Calvo (Gitarra eta ahotsa) eta Iñigo Caballero (Gitarra) dira laukotea osatzen dutenak. 2016an argitaratu zuten lehen disko homonimoa eta orduztik hiru lan argitaratu dituzte, azkena 2021ean, ‘Red Light Stories’ izeneko autoekoitzitako diskoa. Diskoz disko rockak eskaintzeko duena zukutzen aritu dira, beraien soinuari ñabardura gehiago txertatuz eta zuzenean ahal beste defendatuz.

Kokapena
Le Bukowski
Le Bukowski
Egia Kalea, 18
20012 Donostia
https://www.facebook.com/LeBukowski/
Bilaketa metodo berriak