Ateri + Ezta Ilen + Azken Erromantikoak

30
Urr
19:00
DURANGO (BIZKAIA)
Piztu Taberna
Doako emanaldia

Piztu tabernaren 1. Urteurrena  dela eta Ateri eta Ezta Ilen (argazkian) taldeak zuzenean ariko dira urriaren 30 arratsean. Bi taldeek disko berriak aurkeztuko dituzte.

Ezta Ilen

2020 urtean Zaldibar (Bizkaia) herrian hiruko moduan sortzen da Ezta Ilen banda. Musika bidean bi disko kaleratu dituzte: 2023 urtean taldearen debutekoak ikusi zuen argia, eta 2026an, berriz, estudioko bigarren emaitzak, 10 kantuz osaturiko lan luzea. Rockak, Hardcoreak eta punkak bat egiten dute taldearen doinuetan eta iluntasuna nabaria da hirukoaren doinuetan. Lehen diskotik bigarrenera izandako garapena argia da, taldea beste eremu batzuetara eraman baititu bere doainuak, beti ere, hasierako sustraiak galdu gabe. Aritz Aranburu ‘Tarran’ (ahotsa eta baxua), Ander San Martin (gitarra) eta Sergio Devesa (bateria) dira Ezta Ilen.

DISKOGRAFIA
📀  Ezta Ilen (2023) 📀 Oroituko gara, biharko egunez (2026)

Ateri

Aretxabaletako KuaARTelean sorturiko taldea da Atari. 2024 urtean elkartu zen banda, eta musikalki punk eta post-hardcore melodiko doinuak lantzen dituzte euren kantuetan. Bidean disko bakarra kaleratu dute, 2026 urteko Maiatzean argitaratu zen ‘Ilun eta argi’ sei kantuz osaturiko EP lana. Javi Egino (ahotsa), Paul Casal (gitarrak eta ahotsa), Oier Arregi (gitarrak), Ibai Agirreurreta (baxua) eta Asel Errasti (bateria) dira Ateri.

DISKOGRAFIA
📀 Ilun eta argi [2026]

Kokapena
Piztu taberna - Durango
Bilaketa metodo berriak