Ezta Ilen + Vibora

24
Urr
22:00
BERGARA (GIPUZKOA)
Kartzela Zaharra
Sarrera 8 euro

Oztoporik Ez! kolektiboak kontzertu berri bat antolatu du Urriaren 24 gauerako. 22.00 aurrera Ezta Ilen (argazkian) eta Vibora ariko dira zuzenean.

Ezta Ilen

2020 urtean Zaldibar (Bizkaia) herrian hiruko moduan sortzen da Ezta Ilen banda. Musika bidean bi disko kaleratu dituzte: 2023 urtean taldearen debutekoak ikusi zuen argia, eta 2026an, berriz, estudioko bigarren emaitzak, 10 kantuz osaturiko lan luzea. Rockak, Hardcoreak eta punkak bat egiten dute taldearen doinuetan eta iluntasuna nabaria da hirukoaren doinuetan. Lehen diskotik bigarrenera izandako garapena argia da, taldea beste eremu batzuetara eraman baititu bere doainuak, beti ere, hasierako sustraiak galdu gabe. Aritz Aranburu ‘Tarran’ (ahotsa eta baxua), Ander San Martin (gitarra) eta Sergio Devesa (bateria) dira Ezta Ilen.

DISKOGRAFIA
๐Ÿ“€ย  Ezta Ilen (2023) ๐Ÿ“€ย Oroituko gara, biharko egunez (2026)

Vibora

2018 urtean sortzen da Vibora taldea Gastezien. Musikalki hardcore bizia eta hunkigarria dute ezaugarri, screamo, metalcore edo crust eragin desberdinekin. Euskal Herrian ez ezik, kontzertu andana burutu dituzte gure mugetatik kanpo, tartean Europa zaharrean eta Ameriketako Estatu Batuetatik burutuz bira txikia. Taldearen estudioko azken emaitzak 2026 urte hasieran ikusi du argia ‘Egin ez dugun guztia’ izenpean.

DISKOGRAFIA
๐Ÿ“€ SINCVRV (2019) ๐Ÿ“€ Botanica (2021) ๐Ÿ“€ Pena (2022) ๐Ÿ“€ Zaldi Beltza (2023) ๐Ÿ“€ Egin ez dugun guztia (2026)

Kokapena
Bergarako Gaztetxea - Kartzela Zaharra
Bergarako Gaztetxea
Kartzela Zaharra
20570 Bergara
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/bergarakogaztetxea
Bergarako Gaztetxea - Kartzela Zaharra(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak