Indabe
Marruma Kulturalak ekimen kulturalak antolatu eta grabatu egiten dituen proiektua da. Hilabetero talde edo artista bat gonbidatzen dute, eta haien kontzertuaz gozatzeaz gain elkarrizketa ere egiten dioten podkast berezia da. 2027ko Maiatzaren 23an Indabe taldea ariko da zuzenean.
Donostiako Antigua auzoan sortzen da Indabe taldea pandemiaren erdian. Lauko formatuan egiten dute aurrera, lehenik gustuko musika taldeen bertsioak egiten, eta gerora kantu propioak landuz. 2023 urtean ‘Noiz Arte?’ disko txikia kaleratzen dute, eta ondoren ‘Ohitura’ kantua argitaratzen dute plataforma digitaletan. Une horretan, aldaketa bat dago taldean, eta hiruko bilakatzen dira aro berri bat martxan jarriz. Entsegu lokalean buru-belarri sartzen da banda, eta sesio horietan sortzen dituzte ‘Ez Banaiz’ disko berriko 8 kantuak. Grabaketa Zestoako Gaztain estudioetan burutzen, eta Eñaut Gaztañaga aritzen da soinu teknikari lanetan. Musikalki rock koordenadetan dator Indabe banda, eta ahotsetan pop melodiak lantzen dituzte, kantu goxoak eta era berean indartsuak jorratuz, zuzeneko beroetan.
Gros auzoa
Kale Berria,
Donostia