ØDEI + LA FURIA

14
Aza
21:00
ERRENTERIA/ORERETA (GIPUZKOA)
Niessen aretoa
Sarrera: 12 euro

Azaroaren 14 gauean Odei (argazkian) eta la Furia Oreretako Zintzilik irrati librearen denboraldi berriaren aurkezpen kontzertua izango dira oreretako Niessen aretoan. Sarrerak aurretik Oreretako Arkaitza tabernan edo egun bertan takillan eskura daitezke, azken honetan emanaldia hasi baino ordubete lehenago.

ØDEI

2Zio taldean urte luzez aritu eta gero, bakarkako bidea hartu zuen Odei Barroso bertsolari eta musikariak 2019 urte inguruan. Honakoa bere bakarkako proiektua da, nahiz eta banda formatuan taularatu agertokian. Musika bidean bi disko argitaratu ditu, eta 2022ko ‘Terapia’, eta 2025 honetan argia ikusi duen ‘Goizegi hiltzeko’ lana. Hitza eta erritmoak oinarri dituen rap erakustaldi apartak dira bi lanak. Aurretik ere Odei Barrosok bere gaitasunak sobera ongi erakutsi ditu Euskal Herriko eskenatoki aunitzetan, eta bere izena aski ezaguna da Euskal Herriko zaletuen artean. Diskoa kalean zuzeneko emanaldiak ditu jomuga nagusi.

DISKOGRAFIA
📀 Terapia[2025] 📀 Goizegi hiltzeko [2025]

La Furia

La Furia (Nerea Loron) rap feministaren ahots aldarrikatzaileenetariko bat da, baita idazlea eta hezitzailea ere. Bere hitzek benetako bizitzari zintzotasunez heltzeko konpromisoa dute abiapuntu, eta gaurkotasun handiko gaiak jorratzen dituzte. ‘Post Mortem’ izena darama bere estudioko azken lanak eta Baga Biga Musika Ideiak zigiluak kaleratu du lana. Bertan, hamar kantu berri biltzen dira, non rapa ardatz nagusi hartuta, punka, giro industrialak, elektronika, technoa, rocka, elektro swinga edota reggaetona ere entzun daitekeen.

Kokapena
Niessen Kulturgunea
Niessen Aretoa
Alfonso XI Kalea, 10
20100 Errenteria
https://kultura.errenteria.eus/
Niessen Kulturgunea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak