ETXEKALTE + SUA

22
Urr
21:30
BILBO (BIZKAIA)
KAFE ANTZOKIA ARETOA
Sarrera: Aurrez 12 euro. Bertan 15 euro
Etxekalte

Etxekalte Unai Irisarri (ahotsa/gitarra), Jonan Juarez (baxua), Iker Etxebarria (bateria) eta Iñaki Olondok (ahotsa/gitarra) osatzen duten eta 2015. urtean Bermeon sortzen den taldea da. Ukitu amerikarreko rock doinuak jorratzen dituzte eta 2019. urtean  ‘Gure Hizkeran’ (Autoekoiztua) izeneko beraien lehen lana kaleratu zuten. 2020. urtean aldiz, Billabonako Habi taldearekin batera ‘Arimak Denboran’ (Elkar, 2021) izena duen eta bi kantu barnebiltzen dituen lana kaleratu zuen bandak.  Azkenik, 2022 honetan ‘Nor da Norbera?’ diskoa kaleratu berri dute elkar diskoetxearen babesean.

DISKOGRAFIA
📀 ‘Gure Hizkeran’ [2019] 📀 ‘Arimak Denboran’ [2021] 📀 ‘Nor da Norbera?’ [2022]

Sua

Bizkaiko Maruri-Jatabe herrian sortu zen Sua taldea 2017 urtean. Aurretik Dekot bezalako taldeetan ibilitakoak ziren taldeko zenbait musikari, eta abiadura bizian sortu zituzten egitasmo berriaren lehen kantuak. Taldearen izen bera zuen disko txikiarekin ezagutugu genituen 2019 urtean, eta denbora gutxira heldu zitzaien ‘Ordu beltzak’ iraupen luzeko lehen diskoa grabatzeko aukera Airaka diskoetxearen zigilupean. Rock kantuak lantzen ditu laukote bizkaitarrak, energia eta intentsitateekin jolastuz kantu dantzagarrietan. Batzuetan leun, besteetan oldarkor, zuzenean gozatzeko taldea da Sua. 2022ko neguan ikusten du argia taldearen estudiok azken emaitzak, eta ‘Gorde Genituen Beldurrak’ izenpean kaleratzen da lana beste behin Airaka zigilupean.

DISKOGRAFIA
📀 Sua [2019] 📀 Ordu beltzak [2021] 📀 Gorde Genituen Beldurrak [2022]

Kokapena
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia
Done Bikendi Kalea,
Bilbo
http://www.kafeantzokia.eus/agenda/
Kafe Antzokia(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak