Argazki Bat Behelainoan + Andoni Ollokiegi
GaragardotEgia Donostiako Egia auzoan urtero urrian antolatzen den garagardo feria eta azoka bat da, Egialai Euskal Pilota Elkarteak sustatua.
Arkaitz Artola musikariak gidatzen du Argazki Bat Behelainoan egitasmoa. Urte asko isileko lanean aritu ondoren, 2023 urrian ‘Segurtasun Eza’ diskoa argitaratu zuen Bonberenea Ekintzak zigiluaren babesean. Bonbereneako estudioan bertan grabatu zen lana Karlos Osinaga soinu teknikariaren gidaritzapean, eta LP eta CD-a formatuan ikusi zuen argia, sarean barna digitalean ere entzun daitekelarik. 2025 urte hasieran, berriz, ‘Geldi Gu Eta Dena Huts’ lan txikia kaleratzen da, momentuz, estudioko azken emaitza. Arkaitz Artola (ahotsa, gitarra), Jon Agiriano Urdiziain (gitarra), Denis Leiza (baxua) eta Iñigo Estomba (bateria) dira Argazki Bat Behelainoan gaur egun.
DISKOGRAFIA
📀 Segurtasun Eza [2023] 📀 Geldi Gu Eta Dena Huts [2025]
Andoni Ollokiegi euskal musikariaren banda proiektua da Olloki. Talde eran estilo anitz jorratzen dituzte, eta 70. eta 80. hamarkadetako rock doinuak dituzte ardatz nagusi. Horren adierazle izan daiteke 2024ko neguan argia ikusi zuen ‘Alienatuta’ diskoa, Olloki izenpean kaleratu duten debuteko lana.
ORDUTEGIAK
19:30 Argazki Bat Behelainoan
22:00 Andoni Ollokiegi