ELORTEGI ANAYAK
16
Urr
20:30
MUNDAKA (BIZKAIA)
kasinoa
Doako emanaldia
Elortegi Anayak taldeak kontzertua eskainiko du Mundakako Kasinoan. Emanaldia 20.30etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da.
Elortegi Anayak
2015 urtean Bakion sortzen den musika egitasmoa da Elortegi Anayak. Musika bidean estudioko lau lan argitaratu dituzte, horietako azkena 2022 urtean kaleratu zen ‘Amaiera barri bat’ diskoa. Musikalki rock & roll giroetan dator banda, giro popero eta melodikoei toki eginez beti ere. Iraultza Elortegi (baxua, ahotsak), Arnaldo Elortegi (bateria, ahotsak) eta Etor Elortegi (gitarra, ahots nagusia) musikariek osatzen dute gaur egun banda.
DISKOGRAFIA
📀 Sotoan [2015] 📀 Elortegi!! [2016] 📀 Basque culinary rockandroll [2018] 📀 Amaiera barri bat [2022]