Ohil + Less Fortunate Songs
09
Urr
20:00
IRUÑEA (NAFARROA)
Txantrea - Akelarre Kultur Elkartea
Doako emanaldia
Urriaren 9an Ohil (argazkian) eta Less Fortunate Songs taldeak zuzenean ariko dira Akelarre Kultur Elkartean. Emanaldia 20.00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da.
Ohil
Abereh, Iheskide edo Arakil bezalako egitasmoetan ibilitako Erikek (gitarra eta ahotsa), Ibaikok (bateria) eta Mariok (baxua) osatzen dute Ohil banda. 2024an argitaratu dute ‘Akorde Beste Orbain’ lehendabiziko lana, zortzi abestiz osatutako bilduma, non musikalki hardcorea, punkrocka eta emoa uztartzen diren kantuetan. 2026 urtean bigarren diskoak ikusten du argia ‘Eta Maiz ez da Beste Ezer’ izenpean. Bi diskoak auto-ekoizpenak dira, zigilu alternatiboekin batera editatuak.
DISKOGRAFIA
Akorde Beste Orbain (2024) Eta Maiz ez da Beste Ezer (2026)
Kokapena
Akelarre Kultur Elkartea
Akelarre Kultur Elkartea
Lesaka Kalea
Iruñea
https://www.facebook.com/akelarre.kulturelkartea.50
Lesaka Kalea
Iruñea