KARMA + RODEO
Asteburuan Oleta auzoko jaiak ospatuko dira Urruñan. Ostiral gauez rock eta stoner giroak izango dira nagusi, eta bide horretan Karma eta Rodeo (argazkian) ariko dira zuzenean. Kontzertuen aurretik eta tartean Ustekabe txarangak girotuko du gaualdia.
2023 urtean sortu zen Nafarroa Behereko eta Lapurdiko musikariek osaturiko Karma talde gaztea. Hiruko moduan taularatzen dira: Antton Araspin (gitarra eta ahotsa nagusia), Benjamin Delabaca (baxua eta koroak) eta Miguel Etxeberri (bateria eta koroak). Rock musika lantzen dute, rock zabala eta askea. Musika bidean bi disko kaleratu dituzte, horietako azkena berriki argia ikusi duen ‘Dirudienez’ lana.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Odolean dena’ (2023) 📀‘Dirudienez’ (2025)
Rodeo taldea gipuzkoako Zestoa herritik dator, eta 2014 urtetik ari dira martxan. Musika bidean lau disko kaleratu dituzte, eta bidean dute bosgarren emaitza izango den lan bikoitza. Musikalki stoner eta rock giroetan kokatzen da banda, eta soinu potolo eta psikodelikoetan murgiltzen dira garapen handia duten iraupen luzeko kantuetan. Zuzeneko bortitza duen banda da honakoa, eta agertoki gaineran eztandarazten dira. Ortzi Alberdi (gitarra eta ahotsak), Beñat Subinas (baxua), Oroitz Urbieta (bateria) eta Mikel Illarramendi (gitarra eta ahots nagusia) dira taldeko lau kideak taldea entsegu lokalean hasi zenetik.
OLETAKO BESTAK 2026 – KONTZERTUA
URRIAK 3 LARUNBATA
22:00 KARMA
01:00 RODEO
URRIAK 4 IGANDEA
19:00 PATXI ETA KONPANIA
20:00 ANDONI OILOKIEGI