Akatz + Algazara + Presbicia + Kumbialari

03
Urr
23:00
GESALTZA-AÑANA (ARABA)
Plaza
Doako emanaldia, jaiak

Gesaltza Añanako jaietena ez da zuzeneko musikarik faltako! Urriarenn 2an Akatz (argazkian), Algazara + Presbicia eta Kumbialari ariko dira zuzenean 23:00etatik aurrera.

Akatz

Bilboko Ska eta Rocksteady musika banda mitikoa da Akatz. 1992. urtean eman zituzten lehen urratsak eta tinko eutsi diote haserako musika ideiari, beti ere erritmo berriak eta norabide berriak gehituz, hala nola, reggaea, rhytm and bluesa, soula, jazza, edo swinga. Urte hauetan guztietan lau diska, bi E.P., bi Maxi, bi single, lau maketa, zenbait bideoklip eta DVD bat argitaratu dituzte, bederatzi bilduma eta laurehun kontzertu baino gehiago eskainiz Euskal Herrian, Espainian, Mexikon, Alemanian edota Frantzian. Taldearen estudioko azken emaitzak ‘Yu-yu’ izena darama eta Kaki Arkarazo soinu teknikariaren aginduetara grabatua izan da Andoaingo Garate estudioetan. Bilboko Brixton Records disketxearen eskutik ikusi du argia.

Kumbia Queers

Argentinako punk muguimenduko bost emakume musikariek sortu zuten Kumbia Queers taldea 2004 urte inguruan. Jolas bat bezala hasi zena, errealitate bilakatu zen denborarekin, eta gandorrak alde batera utzi gabe, koloredun alkandorak nagusitu ziren taldearen jantzietan. Gitarra zorrotzak perkusio eta marakengatik aldatu zituzten, kantuen hitz aldarrikatzaile eta borrokalariak alde batera utzi gabe.

Geroztik, etenik gabeko musika bidea egin dute, kontzertuak eskainiz eta diskoak argitaratuz urte hauetan guztietan. Zuzeneko emanaldietan punk jarrera nagusitzen da oraindik orain, beti ere, gerriak astintzeko gonbita luzatuz. 2019an ikusi zuen argia taldearen estudioko azken emaitza den ‘La Oscuridad Bailable’ eta disko hori aurkezteko biran gurean izango dira kontzertu bakarrean. Besapean azken kantua ekarriko dute, ‘Descalzas en la Pista’ izeneko kantu beroa.

Bilaketa metodo berriak