Kaotiko + Hofe

03
Urr
22:30
AGURAIN (ARABA)
San Juan Plaza
Doako emanaldia, jaiak
Hofe

Igotz Mendez nafarra ezkutatzen da HOFE izenaren atzean. Atarrabian sortua musika zainetan eraman du gazte-gaztetatik eta elektronika giroetan murgildua da aspaldi. Musikalki rap eta trap giroetan kokatu izan da bere jarduna, baina bere eraginak askotarikoak dira. 2022 urtean kaleratu zuen ‘Amodioa’ (Oso Polita) diskoan argi ikusten dira bestelako eraginak, kantu guztein artean lotura bat dagoen arren. Lan honetan Xabier Lafuente eta Marcos Galech (4:40) ekoizleekin egin du lan, eta zuzenekoetan ere horrela taularatzen da. Lana zazpi kantuz osatua dator, eta kantuetan hainbat lankidetza topa daitezke, besteen artean Mimroyy, Suneo edo Kiliki Frexko.

Kaotiko

Ibilbide luzeko taldea da Kaotiko. 1999 urtean Arabako Agurain herrian sortu ziren Kaos Etiliko musika taldearen errautsetatik eta talde erreferente bat dira egun Euskal Herriko punk rock eszenan. Taldearen diskografia oparoak eta urte hauetan eskaini dituzten ehunka emanaldiek lehen lerroan jarri dute taldea. Etenik gabeko musika bidean estudioko bederatzi disko kaleratu dituzte, eta tartean zuzenean grabaturiko lana ere.

2019. urteko ‘Aprendiendo violencia’ diskoari egurra eman behar zioten garaian, pandemiak bertan behera utzi zituen aurkezpen emanaldi denak. Hala ere, entsegu lokalera sartu, kantu zirriborroak prestatu, eta disko berri batekin bueltatu dira, zuzenean jo gabe izan diren denbora probestuz. Horrela sortu da taldeak bira honetan aurkeztuko duen ‘Sin filtro’ diskoa.

Bilaketa metodo berriak