Raimundo el Canastero + Komando Sesera

03
Urr
20:00
LIZARRA (NAFARROA)
Sugarra gaztetxea
Sarrera 5 euro

Urriaren 3an Raimundo el Canastero (argazkian) taldeak kontzertua eskainiko du Lizarrako gaztetxean. Laster abiatuko du disko berria aurkezteko kontzertu bira ofiziala, baino horien aurretik hiru emanaldi berezi joko ditu bandak, beroketa lanak egiteko. Lehena etxean izango da, arratsaldeko 18.00etatik aurrera eta Komando Sesera agertokian lagun. Sarrerak dagoeneko Berri eta Katxetas tabernetan eskura daitezke 5 euroen truke.

Raimundo El Canastero

Raimundo El Canastero Lizarraldean sortzen den taldea da. Rumba giroak jorratzeko asmoz egin zuten aurrera, eta egun musika koktelera anitza eta koloretsua osatu dute. Bidean iraupen luzeko disko bat kaleratu dute auto-ekoizpen bidean ‘N.T.E.R.’ (No Todo Es Rumba) izenpean, non hamaika kantu batu dituzten bertan. El Senisa, El Caete, El Panka, Beltza, Canelon, El Txarro eta Flaco Ray dira taldeko sortzaileak, baino agertoki gainean musikari piloa batzen dira emanalid bakoitzean. Raimundo el Canasterok zuzeneko bizi, dantzagarri eta dibertigarriak egiten ditu, dantza eta algara zabalduz kontzertu bakoitzean.

Kokapena
Sugarra gaztetxea
https://instagram.com/sugarra_gaztetxea?igshid=YmMyMTA2M2Y=
Bilaketa metodo berriak