Odei + Ekhi Lambert

26
Ira
20:00
ITSASU (LAPURDI)
Atharriko Gaztetxea gelan
Doako emanaldia

Irailaren 26 arratsean Odei (argazkian) eta Ekhi Lambert zuzenean ariko dira Itsasuko Atharriko Gaztetxea gelan Irailekoak poesia-jaialdiaren baitan.

ØDEI

2Zio taldean urte luzez aritu eta gero, bakarkako bidea hartu zuen Odei Barroso bertsolari eta musikariak 2019 urte inguruan. Honakoa bere bakarkako proiektua da, nahiz eta banda formatuan taularatu agertokian. Musika bidean bi disko argitaratu ditu, eta 2022ko ‘Terapia’, eta 2025 honetan argia ikusi duen ‘Goizegi hiltzeko’ lana. Hitza eta erritmoak oinarri dituen rap erakustaldi apartak dira bi lanak. Aurretik ere Odei Barrosok bere gaitasunak sobera ongi erakutsi ditu Euskal Herriko eskenatoki aunitzetan, eta bere izena aski ezaguna da Euskal Herriko zaletuen artean. Diskoa kalean zuzeneko emanaldiak ditu jomuga nagusi.

DISKOGRAFIA
📀 Terapia[2025] 📀 Goizegi hiltzeko [2025]

EKHI LAMBERT

Ekhi Lambert (Irulegi, 1990), Nafarroa Behereko abeslaria da. Donibane Garaziko Seitan folk taldean hasi zen 2014 urtean eta geroztik ez da gelditu.  2019ko urri bukaeran, Yoan Aroztegui eta Miguel Etcheverry musikariekin hirukote bat osatu zuen, hirukote moduan ‘Haustura’ lehen diskoa grabatu zuen Donostiako Elkar Estudioan. 2024 urtean ikusten du argia estudioko bigarrenak, Forbidden Colours diskoetxearen babesean. Eszena gainean sorkuntza eta kantu herrikoiak uztartuz, euskal kantagintzaren ikuspegi propioa eskaintzen ditu garaztarrak.

DISKOGRAFIA
📀 Haustura [2019] 📀 Inbasioak [2024]

Bilaketa metodo berriak