Xabier Badiola + Saguxar

29
Aza
12:00
URRETXU (GIPUZKOA)
Aizpurunea kultur etxeko lorategia
Doako emanaldia

Kalegorrian kultur elkarteak Keixpe musika zikloa antolatu du udazkenerako: lau kontzertu, hilean bat, azken igande eguerdian, Zumarragan eta Urretxun. Azaroaren 29an, Xabier Badiola kantugile eta gitarrista, eta Saguxar musikari eta ekoizlea arituko dira, Urretxun.

XABIER BADIOLA
Badiola gitarrista fina da, kantugile sentibera, letragile lirikoa. Denboraz kanpoko folk ederra lantzen du. Entzule ugari liluratu zituen 2023an ahots eta gitarra hutsez grabatutako lehenengo diskoarekin, eta oraindik eta indar handiagoz iritsi da ‘Leiho ondoan xori bat’ bigarren lana, udaberrian kaleratua.

SAGUXAR
Saguxar Ane Segurolaren izen artistikoa da. Animalia gautar bat, eguerdi argitan. Izan ere, ez dago une txarrik bere dream-pop eta ambient doinuetan murgiltzeko. Bere eskuz ondu, grabatu eta plazaratu zuen ‘Sei mila urte’ estreinako diskoa (2024), eta urtea bukatu baino lehen kaleratuko du bigarrena, Humo Internacional zigiluarekin.

Eguraldi atsegina izanez gero, kontzertua Aizpurunea kultur etxeko lorategian izango da; bestela, udaletxeko atarian.

Kokapena
Aizpurunea kultur etxea - Urretxu
Aizpurunea kultur etxea - Urretxu(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak