Mevallar + Superlore + Lappa + Ganbara Studio + Dj Los Pintxes Juanes
Musika egitarau ederra prestatu dute Urnietako txoznagunean. Azken urteetako arazo eta oztopoak alde batera utzita berriz ere Txoznak izango dira Urnietan.
SUPERLORE Buruntzaldeako (Gipuzkoa) musika taldea da, Meltdown eta Kyxo taldetako kide ohiek sortua. 2026 urtearen hasieran ‘Arrakastaren rave eternalean’ izenpean, 6 kantuz osatutako diska laburra kaleratzen dute, Gasteizko BlackCatStudios-etan nahasia eta masterizatua. Musikalki Post-Harcore, Pop Punk edo Emo Rock estiloak atzeman daitezke taldearen kantuetan; Basement, Title Fight edota Viva Belgrado bezalako taldeen influentzia nabariarekin.
DISKOGRAFIA
📀 Arrakastaren rave eternalean (2026)
URNIETAKO JAIAK 2026 – TXOZNAGUNEKO KONTZERTUAK
IRAILAK 23 ASTEAZKENA
21:00 Iruzta
IRAILAK 24 OSTEGUNA
23:00 Mevallar + Superlore + Lappa + Ganbara Studio + Dj Los Pintxes Juanes
IRAILAK 25 OSTIRALA
23:00 Chuleria, Joder! + Lukiek + Potato + Dj Diplo
IRAILAK 26 LARUNBATA
23:00 Mirail + AimarZ + Heri Gerriya + Dj Gio