Txalainak
Txalainak taldeak irail beroa izango du. 18an Azkoitian izango dira, 19an Bergaran, 25 gauean Azpeitian eta 26an Diman. Hertzainak taldeare kantu zerrenda izango da nagusi emanaldi hauetan.
Hertzainak taldearen kantuak modu akustikoan jotzen dituen hiruko egitasmoa da honakoa, jatorrizko kantuak modu biluziago batean eskeiniz. Euskaraz egindako rocka ulertzeko ezinbesteko banda izan da hertzainak, eta gerora etorri diren talde askoren erreferentzia. Txalainak taldea Bilboko Errekalde auzotik dator, Juanra Calabaza eta Manolo Villabrille (gitarrak eta ahotsak) eta David Tobal (perkusioa) dira taldeko kideak. Txalainak taldearen kantu zerrendan ez dira falta ‘Eh, TXo’, ‘Pakean Utzi arte’, ‘Aitormena’, ‘Hau dena aldatu nahi nuke’, ‘Amets prefabrikatuak’ edota ‘Ta zer ez da berdin’ bezalako klasikoak.