Putas Amak + Tajon Prieto y los Kuajolotes + Silitia
Porrontxo jaien barnean Putas Amak, Tajon Prieto y los Kuajolotes eta Silitia (argazkian) zuzenean ariko dira Egiako Plazaundin.
Ibai Silicato eta Xabier Barrutia musikariek sortu zuten Silita 2020 urte inguruan. Egitasmoaren lehen urteak biko formatuan eman zituzten, eta hor sortu zuten ‘Punky-funky-elektro-euskal-rock’ etiketa. Bidean kontzertu andana eskaini zituzten eta ordenagailu bat, beren ahotsak, eta baxu bat lagun agertokiak erre zituen bikoak. Egun, laukote bezala taularatzen da banda, eta batez ere taldearen azken diskoa den ‘Mirari Orok Tapatzen Zauria’ diskoan oinarritzen dute zuzeneko kantu zerrenda. Egun, ‘brioche pop’ etiketa erabiltzen dute euren musika definitzeko, tartean punk, funka eta post punka landuz kantu ero bezain beroetan.