Ezta Ilen + grapa + Atari
Iraialren 18an Ezta Ilen (argazkian), Grapa eta Atari zuzenean ariko dira Mendaroko gaztetxean. Ateak 20:30etan zabalduko dira eta 21.30etan hasiko dira zuzenekoak.
2020 urtean Zaldibar (Bizkaia) herrian hiruko moduan sortzen da Ezta Ilen banda. Musika bidean bi disko kaleratu dituzte: 2023 urtean taldearen debutekoak ikusi zuen argia, eta 2026an, berriz, estudioko bigarren emaitzak, 10 kantuz osaturiko lan luzea. Rockak, Hardcoreak eta punkak bat egiten dute taldearen doinuetan eta iluntasuna nabaria da hirukoaren doinuetan. Lehen diskotik bigarrenera izandako garapena argia da, taldea beste eremu batzuetara eraman baititu bere doainuak, beti ere, hasierako sustraiak galdu gabe. Aritz Aranburu ‘Tarran’ (ahotsa eta baxua), Ander San Martin (gitarra) eta Sergio Devesa (bateria) dira Ezta Ilen.
DISKOGRAFIA
📀 Ezta Ilen (2023) 📀 Oroituko gara, biharko egunez (2026)