Thierry Biscary eta Oreka TX

09
Urr
20:00
IRUÑEA (NAFARROA)
Laba
Sarrera 12 euro

urriaren 9an Thierry Biscary eta Oreka TX zuzenean ariko dira Laba gunean, Iruñean.

Thierry Biscary, Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa.
Ikuskizunak perkusioa, ahotsa eta harrizko zein zurezko txalaparta uztartzen ditu, ibilbide oparoen fruitu gisa. Harizko Zubiak Ehuntzen zikloak lehen edizioa egingo du Iruñean 2026ko urrian. Ekimenak, mugaz gaindiko proposamen kultur, intelektual eta soziolinguistiko garaikideak ezagutarazi nahi ditu Iruñean. Musikaz gozatzeko, gogoeta egiteko, elkarguneak sortzeko eta euskararen biziberritzearen inguruan proiektu berriak garatzeko espazioa eskaini nahi du.

Kokapena
Laba
Gaztelu Plaza, 2
Iruña 31001
Nafarroa
https://www.laba.eus/
Laba(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak