Itxaropena taldea + EH SUKARRA
Irailaren 18an Mesedeetako jaixak direla eta kriston kontzertua antolatu da Soraluzeko Gipuzkoa etorbideko enparantza. Emanaldia Itxaropena taldeak zabalduko du, rock bertsioak egiten dituzten musika eskolako konbo bat. Ondoren EH Sukarra ariko da zuzenean.
E.H. Sukarra 1989an Eibarren sortutako taldea da. Mikel Gorosabel ‘Norton’ek gidaturiko taldea da haren sorreratik. Hogei urtetik gora igaro dira Gaztea irratiak antolaturiko lehen maketa lehiaketa irabazi zuenetik, eta geroztik bederatzi disko argitaratu ditu, horietako bat zuzenean. Bide horretan, Facundo Amador (bateria) eta Cesar Tejada (baxua) izan ditu alboan Nortonek. Azken bi diskoak 2013ko ‘Uhinak’ eta 2015eko ‘Azken gezia’, Mikel Artieda baxu jotzailearekin (M-ak, Tapia eta Leturia Band…) eta Heloy Galan bateria jotzailearekin osatu ditu. Rock jarrera duten diskoak dira guztiak.