Goxua’n Salsa + Potato
Irailaren 11, 12 eta 13an Agorra fest jaialdia antolatu da Eibar herrian, eta hiru egunetan zehar zuzeneko musika nagusi izango da.
Euskal Herriko musika liburuetan letra larriz idatzi beharreko izena da Potato taldearena. 1984 urtetik martxan, etenik gabe aritu izan dira Euskal Herrian zein munduan zehar reggae koloreko kantuak zabaltzen. Euskal Rock Erradikalaren garaian hasi zuten beraien ibilbidea, eta musikalki beste parametro batzuetan izan arren, emanaldi ugari eskaini zituzten, Cicatriz, La Polla Records edo Hertzainak bezalako rock eta punk taldeekin. Gerora, ez du etenik izan taldearen jardunak, baino bai izan dituzte geldiuneak eta batez ere taldekide aldaketak. Egun, Pako Pko abeslaria da taldeko hastapenetatik jarraitzen duen kide bakarra, eta berak eusti dio taldearen arimari urte hauetan guztietan. Bataz beste, 30 musikaritik gora igaro dira taldetik gaur egunerarte. Taldekideak aldatu diren arren, taldearen izaera mantendu da.
2020 urtean sortzen da Goxua’n Salsa musika ekimena Iruñea zaharrean. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariek osatzen dute banda, tartean, Euskal Herriko zein Kolonbiar musikariak. Puerto Rico eta Kolonbiako salsa tradizionala lantzen dute, eta era berean euskal ukitu eta ezaugarriek tarte handia dute konposizioetan. Hala ere, ez diete muzin egiten bestelako musika eraginei, eta cumbia, salsa, edota boleroek toki dute taldearen doinuetan. Bidean iraupen luzeko bi disko kaleratu dituzte, kantu propioak eta abesti ezagunen moldaketak uztartuz lan koloretsuetan. Debuteko lanak 2022 urtean ikusi zuen argia, eta 2024 honetan dator ‘Urak eginen du bide’ estudioko bigarren emaitzak. Bertan hamar kantu berri batu ditu taldeak, eta dagoeneko plataforma digitaletan entzun daiteke bere osotasunean.
DISKOGRAFIA
📀 Goxua’n Salsa (2022) 📀 Urak eginen du bide (2024)
IRAILAK 11 OSTIRALA
18:30 Broken Brothers Brass Band
20:30 Psychoclown
22:00 Goxua’n Salsa
00:00 Potato
IRAILAK 12 LARUNBATA
10:30 Erraldoiak eta Gaiteruak
12:00 Ustekabe Txaranga
19:00 Burrunba elektrotxaranga
22:00 EH Sukarra
00:00 Laket erromeria
IRAILAK 13 IGANDEA
12.30 Euskorleans