XABIER BADIOLA + Gailu

18
Ira
19:00
ELGOIBAR (GIPUZKOA)
Arkupea
Doako emanaldia

Irailaren 18a arrats gauean Xabier Badiola eta Gailu zuzenean ariko dira Elgoibarren. Sinuöse elkartearen ekimenez zuzenekoak eskainiko dituzte Aita Agirreko arkupeetan. Emanaldiak doakoak izango dira.

ORDUTEGIAK
19:00 Xabier Badiola
20:30 Gailu

Gailu

Mikel, Okene eta Drake: Gailu. Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikariek berriz bat egin dute egitasmo honetan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek, Gailu taldearen berpiztea ekarri dute, lurpetik atera, eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Aro berri honetan taldeak estudioko hiru disko kaleratu ditu, eta 60 kontzertu baino gehiago burutu Euskal Herrian zehar, zein, Bartzelona, Valentzia, Castello, Almacelles edota edo Bretainiako Binic Folks Blues Festival jaialdian arituz.  Hirukote moduan taularatzen da banda, eta orain arte baxuaren lau sokak jo dituen Mariano ordezkatuz, Hodei ariko da aurrerantzean zuzeneko emanaldietan.

DISKOGRAFIA
📀 ‘Begiak, Egiak Ba Ote?’ [2021] 📀 Autosuntsipena Hasia Da 3,2,1…Znort!!! [2023]  ‘Bizi eta ixo!!?’ [2025]

Bilaketa metodo berriak