Zeatikez + Barrrk + Juan Tatorri + Julia Sabate + Gailu + Marte Lasarte
Irailaren 11tik 13ra Bogaboga jaialdia ospatuko da Donostian. Hiru egunetan zehar zuzeneko musika hiriko gune ezberdinetara zabalduko da.
Sortu berria den arren, Marte Lasarte taldea osatzen duten musikariek ibilbide handia dute musika bidean. Skakeitan, Belako edo ETS taldeetan aritzen eta aritu izan diren musikariek bat egin dute egitasmo berri honetan, rocketik elektronikara doan eremu askean jarduteko. Ez dute denborarik galdu, eta dagoeneko kalean dute taldearen estudioko lehen emaitza den ‘Ez da besterik’ lana. Disko berriarekin, kontzertu bira jarri dute abian.
DISKOGRAFIA
📀 Ez da besterik (2025)
Mikel, Okene eta Drake: Gailu. Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikariek berriz bat egin dute egitasmo honetan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek, Gailu taldearen berpiztea ekarri dute, lurpetik atera, eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Aro berri honetan taldeak estudioko hiru disko kaleratu ditu, eta 60 kontzertu baino gehiago burutu Euskal Herrian zehar, zein, Bartzelona, Valentzia, Castello, Almacelles edota edo Bretainiako Binic Folks Blues Festival jaialdian arituz. Hirukote moduan taularatzen da banda, eta orain arte baxuaren lau sokak jo dituen Mariano ordezkatuz, Hodei ariko da aurrerantzean zuzeneko emanaldietan.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Begiak, Egiak Ba Ote?’ [2021] 📀 Autosuntsipena Hasia Da 3,2,1…Znort!!! [2023] ‘Bizi eta ixo!!?’ [2025]
BOGABOGA FESTIBALA 2026 – EASO PLAZAKO KONTZERTUAK – IRAILAK 12 eta 13
IRAILAK 12 LARUNBATA
Rudiger + Kulata + Lorea Argarate + Labar + Remei de Ca La Fresca + Mala Gestion
IRAILAK 13 IGANDEA
Zeatikez + Barrrk + Juan Tatorri + Julia Sabate + Gailu + Marte Lasarte