Los Zopilotes Txirriaos
Irailarekin batera hemen dira Elorrixoko Ferixa Nausikuak, eta urtero bezala musika egitarau ederra prestatu dute gaztetxean zein Txosnagunean. Irailaren 4tikĀ 12ra izango da zer entzun eta zer ikusi, eta Txosnagunean askotariko doinuak entzun ahalko dira.
Los Zopilotes Txirriaos taldeak napar-mex erako musika jorratzen du. Kojon Prieto eta Los Huajalotes taldearen antzera, mexikar rantxerak dituzte musika sustrai, nafarroako ardo goxoz bustitako kantu alai eta festazaleak eskainiz zuzeneko eroetan. 2010 urtetik martxan, iraupen luzeko lau disko kaleratu dituzte, horietako azkena ‘La Chica Maravilla’ lana. Diskoa Pottoko estudioetan grabatua izan da 2021 urtean zehar, eta teknikari lanetan Fredi Pelaez aritu da soinu mahaiaren bestaldean. Disko honetako kantu guztiak taldeko abeslari den Konejo Eseberrik idatzi ditu, eta talde lanean erregistratuak izan dira estudioko sesioetan.
FERIXA NAUSIKUAK 2026 – ELORRIO – TXOSNAGUNEKO KONTZERTUAK
IRAILAK 4 OSTIRALA
22.00 Ostikoka + Skaregekasko + Kaparrak
IRAILAK 5 LARUNBATA
00:00 Delko + Dj Enchantix
IRAILAK 7 ASTELEHENA
21:30 Mugi Panderoa
IRAILAK 11 OSTIRALA
22:30 Los Zopilotes Txirriaos
IRAILAK 12 LARUNBATA
00:00 DJ Kariss + Dj Piripi + Sierritx