Ostikoka + Skaregekasko + Kaparrak
Irailarekin batera hemen dira Elorrixoko Ferixa Nausikuak, eta urtero bezala musika egitarau ederra prestatu dute gaztetxean zein Txosnagunean. Irailaren 4tik 12ra izango da zer entzun eta zer ikusi, eta Txosnagunean askotariko doinuak entzun ahalko dira.
Aretxabaletan sorturiko musika egitasmoa da Kaparrak. Musikalki runba giroetan datoz, baino ez diote muzin egiten bestelako doinu dantzagarriei. Youtube kanalean zintzilikaturiko lau kantu nahikoak izan dira arreta pizteko, eta uztaila eta abuztua kontzertuz bete dituzte ‘udaleku’ giroko emanaldi beroetan. Taldeak sorturiko kantuekin batera, euskal abestien runba bertsioekin osatzen dute kantu zerrenda. Kuadrillako bederatzi lagunek osatzen dute banda, gitarra dute erdigunean, eta sei sokekin batera kaxa, baxua, turutak, marakak …
FERIXA NAUSIKUAK 2026 – ELORRIO – TXOSNAGUNEKO KONTZERTUAK
IRAILAK 4 OSTIRALA
22.00 Ostikoka + Skaregekasko + Kaparrak
IRAILAK 5 LARUNBATA
00:00 Delko + Dj Enchantix
IRAILAK 7 ASTELEHENA
21:30 Mugi Panderoa
IRAILAK 11 OSTIRALA
22:30 Los Zopilotes Txirriaos
IRAILAK 12 LARUNBATA
00:00 DJ Kariss + Dj Piripi + Sierritx