SKABIDEAN +PARAMOUNDRAS
Hondarribiko jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. Gauero izango da zer entzun Bentako agertoki nagusian, musikalki, aukera koloretsuan.
Skabidean 2012an Iruñerrian sorturiko ska, reggae eta rocksteady taldea da. Egun 10 musikarik osatzen dute eta dagoeneko taldeak 200 kontzertu baino gehiago eman ditu euskal geografiaren bazter guztietan zehar.
Taldeak doinu karibetarrak Euskal Herriratzen ditu, jamaikako doinu sinkopatuak, hain zuzen. Hala ere, taldea ez da jamaikar garbizalekeriarekin mugatzen, eta skaz, reggaeaz eta rocksteadyaz haratago, boogiea edo funkya bezalako estiloak lantzen saiatzen da, beti ere jamaikar musikak berezkoa duen erritmo sinkopatu bereizgarria mantenduz. Gainera, taldeak euskaraz egiten du bere abestien gehiengoa, baina hainbat abesti eta errepika grabatu ditu ingeleraz, baita bi gazteleraz ere.
Egun, taldea 10 kidez osaturik dago: gizonezko abeslari bat, 2 emakumezko abeslari, baxujolea, gitarrajolea, bateriajolea, teklatujolea eta hiru haizezko (tronboijolea, tronpetajolea eta saxofoijolea). Dagoeneko taldeak estudioko 4 disko karrikaratu ditu: ‘Skabidean’ (2017), ‘Bideak darrai’ (2018), ‘Izaera’ (2020) eta ‘Hiri zahar zikina’ (2022).
HONDARRIBIKO JAIAK – KONTZERTUAK
Irailak 4 Ostirala – Bentan – SKABIDEAN +PARAMOUNDRAS
Irailak 5 Larunbata – Bentan – AMPARANOIA + KE TE KALLES
Irailak 6 Igandean – Bentan – JANUS LESTER + DJ Siwanaba
Irailak 8 Asteartea – Bentan – CUATRO PASOS DE PROPINA
Irailak 9 Asteazkena – Bentan – LATZEN
Irailak 9 Asteazkena – Arma Plazan – ME VALE MADRE
Irailak 10 Osteguna – Bentan – NEOMAK eta TRIKIZIO