Kaotiko

12
Ira
22:00
GALDAKAO (BIZKAIA)
Ardantza Lehendakaria parkea
Doako emanaldia, jaiak

Irailaren 12an Kaotiko banda zuzenean ariko da Galdakaon herriko jaiean bernean eta Ardantza Lehendakaria parkean.

Kaotiko

Ibilbide luzeko taldea da Kaotiko. 1999 urtean Arabako Agurain herrian sortu ziren Kaos Etiliko musika taldearen errautsetatik eta talde erreferente bat dira egun Euskal Herriko punk rock eszenan. Taldearen diskografia oparoak eta urte hauetan eskaini dituzten ehunka emanaldiek lehen lerroan jarri dute taldea. Etenik gabeko musika bidean estudioko bederatzi disko kaleratu dituzte, eta tartean zuzenean grabaturiko lana ere.

2019. urteko ‘Aprendiendo violencia’ diskoari egurra eman behar zioten garaian, pandemiak bertan behera utzi zituen aurkezpen emanaldi denak. Hala ere, entsegu lokalera sartu, kantu zirriborroak prestatu, eta disko berri batekin bueltatu dira, zuzenean jo gabe izan diren denbora probestuz. Horrela sortu da taldeak bira honetan aurkeztuko duen ‘Sin filtro’ diskoa.

Kokapena
Ardanza Lehendakaria parkea - Galdakao
Ardanza Lehendakaria parkea - Galdakao(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak