Neomak

11
Ira
22:00
GALDAKAO (BIZKAIA)
Ardantza Lehendakaria parkea
Doako emanaldia, jaiak
Irailaren 11an  Neomak banda zuzenean ariko da Galdakaon herriko jaiean bernean eta Ardantza Lehendakaria parkean.
Neomak

Gaztetxotan hasita, trikiti txapelketetan aurkari nahiz bikote gisan plazara salto egin eta gerora, Kepa Junkerarekin Sorgiñak moduan harahona ibiliak dira taldeko kideak. Ahotsak, trikitia eta panderoa uztartuz aritzen dira agertokian, Amets, Irati, Leire, Eneritz, Garazi, Alaitz eta Maria.  Arrasateko, Debako, Zarauzko, Zizurkilgo eta Asteasuko zazpi emakume. Abesti propioez gain, trikiti tradizionaletik hartutako koplak moldatuta ere kantatzen dituzte.

Kokapena
Ardanza Lehendakaria parkea - Galdakao
Ardanza Lehendakaria parkea - Galdakao(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak