Grade 2 + Uda
Irailaren 9an Grade 2 taldea Euskal Herrian ariko da zuzenean. Bilboko Nave 9 aretoan izango da hitzordua, non Uda taldeak zabalduko duen kontertua.
Grade 2
Grade 2 Wight uhartean jatorria duen punk talde bat da, eta generoaren esentziarik garbiena belaunaldi berri bati helarazten jakin du. Nerabeak besterik ez zirenean sortu zuten taldea, eta eszenaren barruan hazi dira, beren soinu propioa eraikiz: gordina, zuzena eta kontzesiorik gabea; hardcorearen premia eta britainiar punk klasikoaren jarrera uztartzen dituen soinua.
2026an beren disko berria aurkeztuko dute, ‘Talk About It’, Hellcat Records diskoetxeak argitaratua. Lan horrek taldearen nortasuna sendotzen du, eta melodia, abiadura eta amorrua gaur-gaurko freskotasunarekin uztartzeko duten gaitasuna berretsi. Irailean penintsulara iritsiko dira bira berri batekin, Bartzelona, Madril eta Bilbotik igaroko dena, eszenatoki bakoitza mugaraino eramateko prest. Grade 2 definitzen duen zerbait baldin badago, hau da: bolumen handia, energia gainezka eta zuzenean bizitzeko egindako punka.
Ander (ahotsa eta gitarra), Ibai (gitarra), Gaizka (ahotsa eta baxua) eta Unax (bateria eta koruak) musikariek osatzen dute gaur egun UDA taldea, Bizkaiatik euskaraz abestutako Punk freskoa. 2023ko udaberrian lehen diska atera zute ‘UDA’ izenekoa, eta Corsarios Estudiosetan, Loloren eskutik grabatua eta nahastua. Zuzeneko batzuk eman ondoren, 2024ko uda eta udazkena bitartean ‘Ekaitza’ izeneko lana grabatzen da Koba Estudioan, Xanpek grabatua eta nahastua.
Ramón de la Sota Kaia
Bilbo