Bamms + Kumbialari + Indabe + Dj Bull

18
Abu
21:00
TAFALLA (NAFARROA)
Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak

Tafallako jaietan musika egitarau ederra prestatu dute Txosnagunean. Askotariko kontzertuak antolatu dira, musikalki eskaitza anitzaz.

Indabe

Donostiako Antigua auzoan sortzen da Indabe taldea pandemiaren erdian. Lauko formatuan egiten dute aurrera, lehenik gustuko musika taldeen bertsioak egiten, eta gerora kantu propioak landuz. 2023 urtean ‘Noiz Arte?’ disko txikia kaleratzen dute, eta ondoren ‘Ohitura’ kantua argitaratzen dute plataforma digitaletan. Une horretan, aldaketa bat dago taldean, eta hiruko bilakatzen dira aro berri bat martxan jarriz. Entsegu lokalean buru-belarri sartzen da banda, eta sesio horietan sortzen dituzte ‘Ez Banaiz’ disko berriko 8 kantuak. Grabaketa Zestoako Gaztain estudioetan burutzen, eta Eñaut Gaztañaga aritzen da soinu teknikari lanetan. Musikalki rock koordenadetan dator Indabe banda, eta ahotsetan pop melodiak lantzen dituzte, kantu goxoak eta era berean indartsuak jorratuz, zuzeneko beroetan.

Bamms

Hernanin sorturiko musika taldea da Bamms, eta albiste iturri dira ‘Last chance’ diskoa argitaratu berri dutelako duela aste batzuk. Ez hori bakarrik, gainera, taldearen lehen grabaketa ere binilo formatuan berrargitaratu du Lazkaoko Artza Records zigiluak. Diskoa Bera (Nafarroa) herriko MIK estudioetan grabatua izan da eta musikalki rock&roll giroak lantzen ditu boskoteak. Batzutan punkrockera biratzen dute gitarrak zorroztuz, eta beste batzuetan giro melodikoetan barneratzen dira, batez ere ahotsaren eraginez.

Kumbialari

TAFALLAKO JAI HERRIKOIAK 2026 – KONTZERTUAK – CALATAYUD PASEALEKUA

ABUZTUAK 14 OSTIRALA
Arratsean DJak: Aitorunx + Arsenike + Pbltrx Krbnchl
Ahuntzak + Lausoka + Dña Eskopeta & The Kartutxos + Dj Kikos

ABUZTUAK 15 LARUNBATA
La Hermandad de la Uva + Siwanaba + Mutiko & Marmitako Trap Banda + Barniz

ABUZTUAK 16 IGANDEA
Kiliki + Boys Kissing Boys + Xendra + Dj Sugaar

ABUZTUAK 17 ASTELEHENA
Olatz Salvador + Estutu + I Anai + Kelly Enea

ABUZTUAK 18 ASTEARTEA
Bamms + Kumbialari + Indabe + Dj Bull

ABUZTUAK 19 ASTEAZKENA
Hago Silik + La Favela 36 + Dj Puro Humo + Hilketa

ABUZTUAK 20 OSTEGUNA
Suizidio Kolektivo eta Dj Makarritass

Kokapena
TAFALLAKO JAI HERRIKOIAK
https://www.facebook.com/tafallako.txoznak
TAFALLAKO JAI HERRIKOIAK(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak